VIOLETA QUILES

Akordioa kontratu erlazioa amaitzeko

Realak eta Violeta Quilesek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.

Jokalaria aurreko denboraldian iritsi zen Realera, eta ligako hasiera on baten ondoren, edozein futbolarirentzat albiste gogorrenetako bat jaso zuen, eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen. Une horretatik aurrera, Violeta berreskuratze prozesu zorrotz bati aurre egin zion, ahalegin handiz, irmotasunez eta profesionaltasunez.

Etapa hori amaituta, eta bere errekuperazioa gainditu ondoren, bi aldeek adostu dute elkarrekin zuten lotura kontraktuala amaitzea.

Realetik eskerrak eman nahi dizkiogu Violetari klubarekin izan duen konpromisoagatik eta egindako lanagatik, eta zorterik onena opa diogu bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!