Reala, Pellegrino Matarazzo iritsi zenetik, emozioz beteriko txirrista da. Hori bai, amaiera zoriontsua duten emozioak. Entrenatzaileak izaera irabazlea eman dio taldeari, gene lehiakorra, bere aukeretan sinetsarazten diona. Jokatzen duenak jokatzen duela, laurogeita hamar edo hamar minutu, jokalariek ahalik eta ekarpen handiena egiten dute taldearen mesedetan. Hori balio galanta da futbol talde batean.
Gaur gauean Elche CF taldearen aurka jarraitu behar duen bidea. Futbol modernoa, ausarta eta baloia ardatz duen taldea. Eder Sarabiaren apustuak etekina ematen ari da. Nortasunez egiten dio aurre partida guztiei eta, gehienetan, emaitza onarekin.
Txuri-urdinek, Kopako finalerdietarako txartelarekin eta ligako inertzia onarekin, olatura igota jarraitu nahi dute. Taldeak transmititzen duena erabat itxaropentsua da, baina aldagelan argi dute intentsitatea eta lehia-maila ez direla apur bat jaitsi behar. Horrela bakarrik lortuko dira helburuak.
Gaur gauekoa erakargarritasun handiko beste partida bat izango da. Beldurrik gabeko bi talde, etengabeko emozio-partidetara ohituta daudenak. Gustatzen zaigu. Adrenalina gehiago nahi dugu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin