AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIA

Administrazio Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Nagusian. Ehuneko 98a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren bost puntutan, akziodunek 24-25ko kontuak eta 25-26ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 32,55ak hartu du parte.  

Horrela joan dira bozketak:

Lehena: 2025eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria) eta Kudeaketa-Txostena aztertu eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horretako emaitza aplikatzeko proposamena ere.

- Alde: %98,12
- Kontra: %1,68
- Abstentzioa: %0,16

- Txuri: %0,04

Bigarrena: 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

- Alde: %97,95
- Kontra: %1,88
- Abstentzioa: %0,11

- Txuri: %0,07

Hirugarrena: Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: %97,93
- Kontra: %1,75
- Abstentzioa: %0,18

- Txuri: %0,13

Laugarrena: Kontu-auditoreak izendatzea.

- Alde: %97,81
- Kontra: %1,84
- Abstentzioa: %0,34

- Txuri: %0,01

Bosgarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

- Alde: %98,13
- Kontra: %1,73
- Abstentzioa: %0,1

- Txuri: %0,04

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!