INGURUMENA

Sentsibilizazio-programen eta ekintza zuzenen bitartez ingurumena babesten lagundu eta gure etorkizuna naturarekiko errespetuan eta zaintzan oinarritzen dela ohartarazten duen kontzientzia kolektiboa sustatu nahi dugu.

Baina ez bakarrik hezkuntzatik, baita mundu berriak ezagutu eta pertsonen arteko loturak sortzeko emoziotik ere.

GURE PROGRAMAK

ITSASOARI ESKER
BURUA ETA
IZPIRITUA PIZTU

Adinziklo

Itsaspeko mundua hurbiltzen diegu adineko pertsonei.

SENTSIBILIZAZIOA
ETA EDERTASUNA
PANTAILA
HANDIAN

Cimasub

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, itsasoaren edertasuna eta zainketa zabaltzen duena.

ANOETATIK
BARATZAK
ELIKATZEN

Pipen birziklapena

Gure estadioan jasotako pipa azalak ongarri bihurtzen ditugu.

ESPAZIOAK
ERALDATZEN
DITUEN EKINTZA

Tapoien birziklapena

Altzariak sortzen ditugu estadioan jasotzen diren tapoiak birziklatuz.

ITSASOTIK
FUTBOL
ZELAIETARA

Sareak

Arrantza-sareak berrerabiltzen ditugu futbol ateetako sare bihurtuz.

NATURAREN
ZAINDARI
BERRIAK

Txikiziklo

Itsasoarekiko maitasuna eta ardura sustatzen dugu haurrengan.

BIZITZARI
EUSTEN DIOTEN
BASOAK

Basoak

Gure basoak zaintzen ditugu sentsibilizazioan eta ekintzetan oinarrituta .