BASOAK

Gure basoak zaintzea eginkizun bat baino askoz gehiago da: inguratzen gaituen bizitzarekiko konpromiso sakona da. Horregatik, ingurumenaren zaintzan gure lan-ardatz nagusietako bat da.

Basoek, beraien parte diren flora eta fauna espezie ugariekin batera, lurraldearentzat funtsezkoa den ondare naturala osatzen dute. Biodibertsitatea sostengatzen dute eta gu parte garen ekosistemaren orekan laguntzen duen natura-ingurune garrantzitsua dira.

Oreka horren alde egiteko helburuarekin, hainbat ekintza bultzatzen ditugu jakintza-arlo ezberdinetan espezializatuak diren erakundeekin lankidetzan. 

Ekimen hauetan herritarren parte-hartze aktiboa sustatzen da, haien inplikazioa funtsezkoa baita; izan ere, basoek eskaintzen dituzten onurak gertutik ezagutzeko, haien egungo egoeraz hausnartzeko eta haien leheneratzean modu zuzenean laguntzeko aukera dute, beraien etorkizuna bermatuz.