OROITZAPEN-TAILLERRAK

Bizitza gogora ekarriz

Aste honetan amaiera emango zaio, denboraldi honi dagokionez, beteranoen elkarteak probintzia osoko hainbat zentrotan antolatzen dituen oroitzapen-taillerei. Atzo goizean, esaterako, Intxaurrondoko Matia Fundazioaren Lamourous Zentroak eman zion amaiera ikasturte berri bati. Jarduera honen bidez, gure jokalari ohiek —Bixio Gorrizek eta Mitxel Loinazek, beste hainbat beteranorekin batera— balio emozional handiko uneak partekatzen dituzte zentro horietako erabiltzaileekin.

Oroitzapen-taillerren helburua zentroetara joaten diren pertsonen gaitasun kognitiboak indartzea da. Horretarako, Realaren inguruko bizipenak eta oroitzapenak hartzen dira abiapuntu, memoria lantzeko eta esperientziak partekatzeko tresna gisa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!