PIPEN BIRZIKLAPENA

Programa honekin estadioan jasotako pipa azalak ongarri bihurtzen ditugu.

Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara ekimenak estadioan ohikoa den keinu bat jasagarritasun ekintza batean bihurtzen du.

Programa honek, Kutxa Fundazioarekin eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin elkarlanean, zaleek Anoetan jaten dituzten pipen azalak jaso eta ongarri bihurtzen ditu. Gipuzkoako baratzetan zein lorategietan erabiltzen den ongarrian.

Protagonista nagusiak zaleak eurak dira, beraien laguntza ezinbestekoa delako. Pipa-azalak poltsetan jaso eta, partidaren ondoren, harmailetan dauden edukiontzi laranjetan uzteko ardura beraiena da eta.