CIMASUB

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa (CIMASUB) mundu osotik iritsitako lanak aurkezten diren itsaspeko zinemaren jaialdia da.

Bere helburu nagusia itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua eta maitasuna transmitizea da.

Realeko Urpekoen sailaren eskutik antolatuta, CIMASUB munduko erreferentzia bihurtu da itsaspeko munduaren zale guztientzat.

Zinemaz eta argazkigintzaz baliatuz, ekitaldiak gure ozeanoek gordetzen duten edertasun eta biodibertsitate osoa erakusten du batetik, eta bestetik, gizakion jokabide eta jarrerak ekarritako klima-aldaketagatik, itsas kutsaduragatik eta gehiegizko arrantzagatik pairatzen duten egoera larriaren berri ematen du.

Zikloa azaroan izaten da eta, bertan, jasotako ehundaka lanen artean hautatuak izan diren horiek proiektatzen dira. Gainera, urte osoan zehar, film laburren eta argazkien hautaketa batek probintziako hainbat herri zeharkatzen ditu Tour baten bidez, itsasoa gertuago sentitzeko gonbita eginez. Ekimen honek haren izaera, edertasuna eta historia gipuzkoar guztiengana hurbiltzea du helburu, harekin dugun lotura sendotuz.