Igandean jarri zen abian Basozaindariak ekimena. Real Sociedad Fundazioaren eta BSTK Basotik Fundazioaren eskutik, proiektu honek herritarrei basoak zaintzeko eta hobetzeko ekintza zehatzetan modu aktiboan parte hartzeko aukera emango die.
Basozaindariak ekimenak basoak zaintzeko eta hobetzeko behar zehatzak herritarren parte-hartzearekin lotuko ditu. Horretarako, familiei, zaleei, erakundeei eta kolektiboei lurraldean bertan egingo diren jarduera praktikoetan parte hartzeko aukera eskainiko die: gure basoek zer behar duten ezagutzea, esku hartzea zergatik den beharrezkoa ulertzea eta haien zaintzan zuzenean laguntzea.
Hain zuzen ere, hori egin zen igandean Irunen. Ia berrogeita hamar lagunek parte hartu zuten aurreikusitako lau jardueretako lehenengoan. Oraingo honetan, hamabi habia-kutxa jarri ziren hegaztientzat, hegaztiek babesleku gehiago izan ditzaten eta tokiko biodibertsitatea sustatzeko.
Datozen hiru jarduerak honako hauek izango dira:
- Baso eta ibaiertzen garbiketa parte-hartzailea, hondakinak biltzeko eta lurzoruan, uretan, biodibertsitatean eta paisaian duten eragina murrizteko.
- Erleen eta beste polinizatzaile batzuen habitata hobetzea, landare eztidunak, ur-guneak eta urte osoan elikagaiak, ura eta babesa eskaintzeko babeslekuak jarriz.
- Herri-landaketa handi bat, basoa hobetzeko zuzeneko jarduera batean ahalik eta pertsona gehien bildu ahal izateko.
Jarduera bakoitzaren aurretik deialdi espezifiko bat egingo da, eta bertan zehaztuko dira data, kokalekua, parte hartzeko baldintzak eta izena emateko prozedura.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin