TAPOIEN BIRZIKLAPENA

Zelaian biltzen diren tapoiekin altzariak sortu ditugu.

Anoetan jokatzen diren partidatan, tabernetan kontsumitzen diren botilen plastikozko tapoiak bigarren bizitza bat emateko biltzen dira. Modu honetan, ohiko hondakin bat baliabide erabilgarri bihurtzen da eta jasangarritasuna sustatzen da.

Tapoi horiek birziklatuta altzariak egiten dira, eta, ondoren, Gipuzkoako erakundeei ematen zaizkie. 23-24 denboraldian proiektua martxan jarri zenetik, 60 altzari baino gehiago —jardinerak, paperontziak, bankuak, aulkiak eta mahaiak— entregatu dira probintziako hainbat zentrotan.

Proiektu honek balio praktiko eta soziala eman nahi dio keinu sinple bati. Keinu txiki gisa hasten dena altzari erabilgarri batean bihurtzen da, espazioak hobetu eta ingurunean inpaktu positiboa duelarik.