SAREAK

Dagoeneko arrantzarako baliagarri ez diren sareak berreskuratzen dira, eta birziklatu egiten ditugu futbol-ateetako sare bihurtzeko.

Urtero milaka tona arrantza-sare erabilerarik gabe geratzen dira. Egun batean itsas jardueraren erdigune ziren sareak hondakin bihurtzen dira modu horretan.

Proiektu honi esker, Real Sociedad Fundazioak egoera txarrean dauden arrantza-sareak erretiratzen ditu bigarren bizitza bat emateko. Horrela, saregileek berreskuratu egiten dituzte Gipuzkoako futbol zelai ezberdinetako sare bihurtuz.