Ikasi Bizi

Reala Gertu

Real Sociedad Fundazioaren helburu nagusia Gipuzkoako naiz inguruko herrialdetako gizartean kirol ekintzak, ekintza kulturalak eta sozialak promozionatu, zabaldu eta sustatzea da.

Hau aurrera eramateko kirola eta oinarrizko jarduera fisikoa hartzen ditu oinarri eta futbola berriz kirol modalitate nagusi moduan. Hau dena baloreetan oinarrituz eta modu hezitzaile batetan landuz.

Fundazioko jardueraren bihotza “formakuntza eta hezkuntza” dira.

Informazio orokorra

Horretarako sortu nahi dugu, hain zuzen, REALA GERTU ekimena. Ekimen honi esker, Aquitaniako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek (11-12 urte) aukera izango dute Zubieta ezagutzeko, bertako instalakuntzetan jolasteko eta elikaduraren inguruan zenbait aholku jasotzeko. Realeko museoa bisitatu eta Anoetako estadio ikusteko ere aukera izango dute.

Zubietan egiten den programa hiru orduko iraupena izango du eta jarduerak ekintza hauek izango ditu: ikasleak Zubietako instalakuntzak ezagutzeko bisita bat egingo dute, jokoak (baloia oinarri) egingo dituzte zelaian, Realaren historia eta balioen inguruko bideo bat ikusiko dute eta bukatzeko elikadura osasuntsu baten inguruko aholkuak jasoko dituzte.

Gaur egun, denok garbi dugu elikadura osasuntsu baten garrantzia eta horrexegatik ikasleei honen inguruko aholkuak ematea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, gainera, klase ordutan izanik ikastetxeen helburuekin bat egiten dugu.

Arratsaldean berriz Realaren museoa eta Anoetako estadioa bisitatzeko aukera izango dute.

  • 11-12 urte, biak barne
  • Zubietako instalazioetara bisita
  • Realaren historiari eta balioei buruzko bideoa
  • Jolasak baloiarekin
  • Elikadura egokiaren inguruko hitzaldia
2018ko urtarriletik ekainera
Dohainik
  • Zubieta XXIeko Instalazioak
Ez da beharrezkoa materialik
  • 09:00 Ikastolatik irteera Zubietaruntz.
  • 10:00 Zubietara iritsiera.
  • 10:10 Harrera, eguneko ekintza desberdinen azalpena eta taldeen banaketa
  • 10:15-11:30
    • Realeko historia eta baloreen inguruko bideoa bat ikusi.
    • Zubietako instalakuntzei bisita gidatua.
    • Hamaiketakoa.
  • 11:30-12:45
    • Zubietako instalakuntzei bisita gidatua.
    • Baloiarekin jolasak.
    • Elikaduraren inguruko hitzaldia.
  • 13:00 Zubietatik irteera edo bertan bazkaldu.
  • 14:00 Bisitak jarraitzen du.
  • 15:30 Ekintzaren amaiera.
Telefonoa: 943 46 28 33 (5148) E-posta: [email protected]