27TIK 31ERA ZUBIETAN

Itzuli da ‘Gabonak Realarekin’ ekintza

Real Sociedad Fundazioak ‘Gabonak Realarekin’ edizio berria antolatuko du aurten ere, txikienek hainbat jardueraz goza dezaten. Ekimen hau abenduaren 27an hasiko da Zubietan. 2009 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrak  izango dira protagonista nagusiak edizio berri honetan. Neska-mutilek kirolaz eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute abenduaren 31ra arte. ´Gabonak Realarekin’ ekintzari esker, gaztetxoek kirola praktikatzeko aukera izango dute. Kirol ikaskuntzak izango dira, baina aldi berean, errespetua, konpromezua edota taldelana bezalako baloreen lanketa. Ikasi, jokatu eta batez ere, gozatzeko egunak izango dira Zubietan.

Pandemia garai honetako aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak osasun-agintariek jarduera modu seguruan ospatzeko ezarritako jarraibide eta neurri guztiak jarraituko ditu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!