Zubieta koloreez bete zen larunbat eta igande goizean neska alebinen jardunaldi bikoitzarekin. Ehun neska baino gehiagok goizeko hamarretatik Zubietako z4 eta z5 zelaian jokatu ziren partidekin primeran pasa zuten. Axular Lizeoa, Santo Tomas Lizeoa, Santa Teresa, Mundaiz, La Salle, Zurriola, Amara Berri, Mary Ward, Amasorrain, Jakintza, Arantzazuko Ama, Axular eta San Ignacio jardunaldian parte hartu zuten taldeak izan ziren.
Igandean futbol eskolen txanda izan zen. Intxaurdi, Añorga, Touring, Mariño eta Hondarribi taldeek parte hartu zuten Zubietan asteburu borobil bat ixteko.
Cristina Cornejo, Titay Calvo eta Michi Goto emakumezkoen taldeko jokalariak neurketak ikustera gerturatu ziren eta argazkiak atera zituzten jardunaldian parte hartu zuten neska guztiekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin