Igande honetan Kilometroak 2018 ospatuko da Urretxu-Zumarragan, gipuzkoar ikastolen festa. Aurtengoa Urretxu-Zumarraga ikastolaren aldekoa izango da. Beste urteetan bezala, Reala ere Kilometroaken edizio honetan egongo da, ‘Zubiak batuz’ goiburua duen ekitaldia. Real Sociedad Fundazioa eta Kilometroak Kultur Elkartearen arteko harremanaren baitan, klub txuri urdinak, bere fundazioaren bidez, festan parte hartuko du. Real Sociedad Fundazioak bere eremua izango du Pagoeta auzoan (zona 1). Jardunaldian zehar, zaleek tailer eta baloiarekin egingo diren joko desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioaren monitoreek zuzenduko dituztenak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin