Bost egun berezi izan dira txikienentzat. Intxaurrondo Hegoa, Altza Herri Ikastetxea, Aiete Ikastetxea, Amara Berri Ikastetxea, Igeldo Herri Ikastetxea, María Reina Eskola, Mary Ward eta San Patricio ikastetxe donostiarretako ikasleek zortea izan dute aurten ere Real Sociedad Fundazioak eta gure Urpeko jardueren sailak antolatutako Txikizikloren hamaikagarren edizioan parte hartzeko.
Egun hauetan, Donostiako Aquariuma bisitatu dute, hainbat bideo ikusi dituzte, eta gure ozeanoekiko zaintza eta errespetuarekin lotutako jarduerak egin dituzte. Horrela, Txikizikloaren edizio zoragarri bat ixten da, itsas mundua txikiei hurbilduz eta babestu behar dela kontzientziatuz. Beraiek zainduko dute etorkizun hurbilean.
2024ko CIMASUB-ren amaiera
Bestalde, bihar emango zaio amaiera Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 48. edizioari (CIMASUB 2024). Ostegunean hasi zen edizio berri hau eta hiru egun hauetan zehar munduko hainbat itsaso ezagutuko ditugu proiektatuko diren film laburrei esker.