Aste honetan amaitu da Txikizikloaren denboraldia. Real Sociedad Fundazioak inguruko ikastetxeei zuzendutako jarduera da, eta bi saio egin dira Errenteriako NIESSEN Kulturgunean denboraldia amaitzeko. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek film laburren proiekzioa eta urpeko munduko profesionalekin solasaldia izan zituzten. Ekitaldi honen helburua haurrak kontzientziatzea da, klima-aldaketa eta gure itsaso eta ozeanoak salbatu ahal izateko. Urte zaila izan arren, Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako ikastetxeekin hainbat saio egitea lortu du, 800 haur baino gehiagorengana iritsiz. Aste honetako amaiera ekitaldia Errenterian izan da, urtez urte hazten jarraitzeko eta itsasoa zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzen jarraitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin