Martxan da jada aurtengo Txikizikloa. Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleek eman zioten atzo goizean hasiera edizio honi, gure Urpeko Sailak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duena. Gaurko egunean Altza Herri eta Aiete Ikastetxeeen txanda izan da.
Goiza ilusio handiz hasi dute txikiek. Lehenik eta behin, Donostiako Aquariumeko auditorioan sartu dira, eta itsasoa zaintzeari eta zaborren arazotik babesteko moduari buruzko proiekzio bat ikusi dute. Jarraian, Real Sociedad Fundazioak antolatutako lehiaketa mota bakoitzeko irabazleei sariak banatu zaizkie. Lehiaketa horietan, eskulanen bidez, itsasoko kutsaduraren problematika irudikatu dute. Etxera hainbat opari eraman dituzte irabazleek eta guztien txalo zaparrada beroa jaso dute.
Momentu dibertigarrienetako bat txikiek Aquariumari egin dioten bisita izan da, marrazoak beti baitira erakargarri. Itsas mundua gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan dute goiz eder honetan.
Hurrengo hiru egunetan Amara Berri Ikastetxea, Igeldo Herri Ikastetxea, María Reina, Mary Ward eta San Patricioko ikasleek hartuko dute parte. Gaurkoen antzeko jarduerak egingo dituzte, denak gai berarekin: itsasoa ezagutu eta defendatu.