ENTRENAMENDUA 75. URTEMUGAGATIK

Zorionak Mutriku FT

Vídeo

Arratsalde ederra izan da Mutrikun. Inork ez du galdu izan nahi Realeko lehen taldeak Debarrenako herri honetan burutu duen lan saioa. Mutriku FT-ren 75. Urtemuga dela medio, txuri-urdinak San Miguel zelaira gerturatu dira eguneko lan saioa burutzeko. Ume mordoa, Realeko kamiseta soinean zeramatela, etengabe animatu dute taldea denbora askoan gogoratuko duten arratsalde honetan.

Iaz Deban eta Puion egin zuen bezala, talde txuri-urdina Mutrikuko klubak antolaturiko ekintzetara batu da eta, liga geldialdiko aste hau aprobetxatuz, klub konbenitu honetik gertu egon nahi izan du Mutriku FT-rentzat hain bereziak diren data hauetan.

Taldeak zale guztien poza piztu dute, hauek gertu gertutik ikusi ahal izan baitituzte bere idoloak. Lan saioa hasi aurretik, Joseba Ibarburu lehendakariordeak eta Asier Illarramendi kapitain eta herrikideak oroigarri polita oparitu diote Mutriku FT-ko presidentea den Domeka Lasarte. Mutrikuarrek ere detaile bat eman diote Realari.

Behin entrenamendua amaituta une handia iritsi da. Ume guztiek hainbat egun itxaroten zeramatela. Denak zelaira korrika eta firma eta argazki mordoa jokalari guztiekin. Irudi ederrak jardunaldi borobila amaitzeko Mutrikun.

* Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!