Alebin futbol festa martxan da. Gaur hasi da Gabonetako Alebin Txapelketa, ohikoa data hauetan. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimenak mila bat ume bildu ditu Zubietan Gipuzkoako 50 taldetan banatuta. Gogo izugarriak erakutsi dituzte urtea bikain amaitzeko. Egun bikaina izan da Zubietan. Gaurko partiden ostean bihar finalen txanda izango da. Ilusioa nagusi da egun hauetan Zubietan. Biharko azken partidatarako sailkatu diren taldeak hauek dira: Sanse, Zarautz, Beasain, Mundarro, Antiguoko, Lagun Onak, Kostkas, Orioko, Zumaiako, Intxurre, Aloña Mendi eta Tolosa.