Real Sociedad, ÖIS eta LaLiga “Football Days Sören Börjesson Memoriala” ospatzeko elkartu dira, futbolaren inguruko konferentzia eta futbol txapelketa bat antolatuz.
Hiru egunetan zehar gertatu ziren ekitaldiak arrakasta handiz. Lehen egunean solasaldiak izan ziren, hizlari ezberdinek kirolaren inguruko gai ezberdinak jorratu zituzten, hala nola digitalizazioa, arrazismoaren aurkako borroka eta ondare historikoa.
Hau izan zen eguneko gai-zerrenda:
• Real Sociedad eta ÖIS taldearen arteko akordioa: Tomàs Martínez (Real Sociedad) eta Pontus Farnerud (ÖIS)
• Digitalizazioa futbolean: Martin Artolain (Real Sociedad) eta Adam Stighäll (Forza Clubs)
• Arrazismoaren aurkako borroka eta inlkusioa fubolaren bitartez: Juan Fuentes (Herrialde Nordikoetako LaLigako ordezkaria) eta Samuel Yngvesson (BK Häcken)
• Ondare historikoa futbolean: Robert Johansson (Föreningen Svensk Elitfotboll) eta Pontus Farnerud (ÖIS).
Azkenik, Sören Börjessonen omenezko futbol txapelketa jokatu zen, Suediako ÖIS, Göteborg, GAIS eta Djurgarden klubetako harrobiko taldeekin, Norbegiako Välerenga taldearekin eta Realeko Euskal Kadete taldearekin, guztiak 15 urtez azpiko mailakoak. Finala GAIS eta Realaren artean jokatu zen eta talde txuri-urdina 4 eta 2 gailendu zitzaion suediako taldeari.
Jardunaldi hauek hiru erakundeen arteko lankidetzari esker ospatu ziren eta internazionalizazio prozesuan pausoak ematea da asmoa, futbolaren bitartez eta elkarlanean, erakundeek eskuartean duten proiektua sustatzen jarraitzeko asmoz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin