CD TERRASSA HOCKEY 1-1 REAL SOCIEDAD

Sari gutxi

Belar hockeyko gure taldeak puntu bat batu du gaur eguerdian CD Terrassaren aurka (1-1) Les Pedritxesen gehiago merezi izan duen norgehiagokan. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, arrisku handia sortuz, batez ere penalti kornerren bitartez. Luciana Molinak eta Federica Cartak hainbat aukera izan dituzte donostiarrak aurretik jartzeko, baina Ines Millán atezainak geldiketa onak egin ditu. Bigarren laurdenean ere joera berdintsua izan da, gipuzkoarren nagusitasunarekin, baina ez dute ate aurrean asmatu. Reala ondoen zegoenan, katalanak aurretik jarri dira Victoria del Carrilek penalti kornerrez sartutako golari esker.

Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute, hegaletako abiadura baliatuta, baina etxekoak sendo aritu dira. Azken laurdenaren hasieran, Leire Zubizarretak pase bikaina eman dio Luciana Molinari, baina Millanek esku oso ona atera du. Porrota ziurra zela zirudienean, bi minuturen faltan, Luciana Cartak gol bikaina egin du area kanpotik egindako jaurtiketa zoragarri batekin. Sari gutxiko berdinketa donostiarrentzat nagusitasun handia erakutsi duten neurketa baten ostean. Bihar, gipuzkoarrek asteburuko bigarren jardunaldia jokatuko dute Junior FC taldearen aurka garaipenaren bidera itzultzeko helburarekin. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!