REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA

Botila tapoi baten beste bizitza

Vídeo

Mundu guztia jabetzen da plastikoak gure ekosisteman eragiten duen kalteaz. Produktu honen birziklapena sinesmen bihurtu da gure gizartean, eta, ildo horri jarraiki, Real Sociedad Fundazioa, duela bi urte baino gehiagotik, Anoetako partidetan sortzen den plastikoa birziklatu eta berrerabiltzeko lana egiten ari da.

Milaka botila kontsumitzen dira urtero gure estadioan. Hirugarren denboraldi honetan, gure inguruan bizi berri bat emateko intentzioz, ur edo freskagarrien botila horien tapoiak biltzen dira. Real Sociedad Fundazioaren eta Atzegi eta Aspaceren arteko lankidetzari esker, Donostiako, Urretxuko, Irungo eta Bergarako bi elkarte horien zentroetan ikus dezakegu ekimen polit honen emaitza, banku, aulki edo paperontzi moduan. Helburua proiektu hau gure lurraldeko beste leku eta elkarte batzuetara zabaldu ahal izatea da. Beti ideia argi batekin: gure ingurunea eta ingurumena hobetzen jarraitzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!