Reala esku hutsik itzuliko da Vila-realetik gaur gauean hiru eta bat galdu ostean. Haisera kaxkarrak ia aukerarik gabe utzi ditu gipuzkoarrak eta partida osoa markagailuan oso atzetik jokatu behar izan dute.
Partiduaren hasierak baldintzatu du guztia. Partidako lehen minutuek sentsazio onak utzi dituzten arren, etxekoen lehen abagunea Gerarden golean amaitu da eta hortxe hasi da txuri-urdinen porrota. Castelloko taldeak hurrengo bietan ere asmatu du, Mikautadze eta Peperen bitartez, eta partidako hogeita hirugarren minutuan hiru goleko aldea lortu du. Donostiarrak aldea murrizten saiatu dira, zartakoa jaso arren, eta Oyarzabalek aukera ona izan du Luiz Juniorren aurrean, baina atezainak baloia atera dio aurrelariari.
Bigarren zatia hasi bezain laister Sučić-ek gola egin du korner baten aldaratzean. Bigarrenaren bila joan dira baina atzean arrisku handiak hartzen. Hori dela eta aukera asko egon dira bi taldeentzat, nahiz eta etxekoek gehiago eta argiagoak eduki.
Reala porrotarekin aterako da La Cerámicatik. Etxekoak hobeak izan dira eta ezin da besterik esan. Aurrera egin eta hurrengoaren bila.
Fitxa teknikoa:
Villarreal CF: Luiz Junior, Mouriño, Navarro, Veiga, Pedraza, Comesaña (Partey, min.89), Gueye (Parejo, min.89), Moleiro (Gonzales, min.74), Pepé, Gerard (kap)(Buchanan, min.74) eta Mikautadze (Oluwaseyi, min.89).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Elustondo, min.68), Zubeldia (Ćaleta-Car, min.54), Martín, Sergio Gómez, Gorrotxa (Sučić, min.46), Soler, Brais Méndez (Óskarsson, min.68), Barrene, Guedes eta Oyarzabal (kap)(Zakharyan, min.82).
Golak: 1-0: Gerard, min.7. 2-0: Mikautadze, min.15. 3-0: Pepé, min.23. 3-1: Sučić, min.47.
Epailea: Ortiz Arias. Txartel horiak Guedes eta Aramburu kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin