REAL SOCIEDAD B 2-1 ATLÉTICO DE MADRID C

Ez dira gelditzen

Gure bigarren taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubietan Atlético de Madrid C taldearen aurka (2-1), hirugarren garaipena jarraian lortu eta sailkapeneko bigarren postuan jartzeko. Txuri-urdinek partida bikaina jokatu dute, lehen zatiaren tarte handi batean nagusi izan dira eta oso joko ona erakutsi dute.

Hasi eta minutu gutxira, Ane Isasisasmendik eskuadratik gol izugarria sartu du Etxebesterekin konbinazio ona burutu ondoren. Donostiarrek abantaila handitu ahal izan dute Murilloren eta Zunzunegiren erremateekin, baina bi jaurtiketak ondo gelditu ditu kanpoko atezainak. Madrildarren hurbilketa bakanetako batean, Nerea Canok markagailua berdintzea lortu du. Realak azkar erreakzionatu du eta presioa mantendu du aurkariaren zelaian. Atsedenaldiaren aurretik, Isasisasmendiren erremate batek zutoinean jo du, berriro ere aurretik jartzeko izan duten aukera argi batean.

Aldageletatik igaro ostean, neurketa parekatu egin da eta bi taldeek abaguneak izan dituzte. Mugaburek aukera oso argi bat izan du bakarkako jokaldi bikain baten ostean eta Arrondok ere gertu izan du bigarren gola, baina ez dute asmatu. Azkenik, hainbat barnekaldiren ostean, Etxebestek Isasisasmendi aurkitu du berriro, eta honek bere bigarren gola sinatu du burukada ikusgarri batekin, 2-1ekoa jartzeko.

Hirunaka batzen jarraitzeko balio handiko garaipena gure bigarren taldearentzat. Txuri-urdinek bolada bikain honi jarraipena ematea bilatuko dute hurrengo jardunaldian Atlético Villalongaren aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Carrera (Esteberena, min. 46), Zunzunegi, Aranburu (Etxarte, min. 81), Mugabure (Urdampilleta, min. 81), Isasisasmendi (Losada, min. 87) eta Murillo (Arrondo, min. 60).

Atlético de Madrid C: Campos, Barbara (kap.), Barrena, Giovanka (Adriana, min. 80), Norniella (Cuesta, min. 80), Chamorro (Velasco, min. 70), Lara (Olah, min. 61), Calero, Noemí, Carrasco eta Cano (Cubero, min. 80).

Golak: 1-0: Isasisasmendi, min. 8; 1-1: Cano, min. 37; 2-1: Isasisamendi, min. 78.

Epailea: Nerea Morales. Txartel horia atera die etxeko Isasisamendiri eta kanpoko Chamorrori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!