ZUZENEAN RSTVN (APIRILAREN 4TIK 6RA)

Bueltan da Nazioarteko Txapelketa

PARTIDAK ZUZENEAN

Real Sociedad TVn zuzenean emango dira z4 zelaian jokatzen diren partidak. Honako hauek dira:

U17 MAILA

Larunbata

Igandea

U13 MAILA

Larunbata

Igandea


Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XL. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Apirilaren 4tik 6ra klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.

Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 4, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira. Finalak astelehenean izango dira.

Real Madrid CF, RC Celta de Vigo, CA Osasuna, RCD Espanyol, RCD Mallorca edo FC Bayern München bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, CD Elgoibarrek eta Martutene KE-k aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.

U-17 EGUTEGIA

U-13 EGUTEGIA


Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!