Azaroaren 1ean, Usurbilen

Bertso derbia

Hemen da berriro Bertso Derbia. Azaroaren 1ean izango da, 12:00etatik aurrera, Usurbilgo Sutegi aretoan. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren aldetik eta Jon Maia, Aitor Etxebarriazarraga eta Jone Uria Athletic Clubaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Karlos Aizpurua arituko da. Jaialdira joateko gonbidapenak esteka honetan lortu eskatu ahal izango dira. SARRERAK.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!