Gaur 150 txikiek Zubieta eta lehen taldeko jokalariak ezagutzeko aukera izan dute. Goizeko 10:00etan Irungo La Salle, Ekintza Ikastola eta Mundaiz Ikastetxeko ikasleak iritsi dira klub txuri-urdinaren instalazioetara Amets Bateko goiz eder batez gozatzeko. Ilusioz beteta, taldetan banatu dira eta gure monitoreekin Zubietako txoko guztiak ezagutzera abiatu dira. Dauden zelai desberdinak eta klubaren historia eta baloreak azaltzen duen bideo bat ikusi dituzte. Kirola praktikatzeko denbora ere izan dute, gure monitoreek prestatuta zituzten hainbat jokotan arituz
Lehen taldearen entrenamendua amaitu denean, jokalariak ezagutu ondoren, betirako gordeko dituzten sinadurak eskuratu dituzte. Bestalde, goizeko momenturik bereziena iritsi da Miguel Angel Moya eta Iraia Iparraguirrek beraiekin une atsegin bat pasatzera joan direnean. Txikiek galderak egin ondoren eta etxera joan aurretik, talde argazkiak atera dituzte.
Txango berezi hau modu bikainean amaitzeko arratsaldean Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta hurrengo igandean Atleticoren aurkako partida ikusiko dute Anoetan.