Hemen da ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’. Reale Arenako kanpoaldeak hartuko du ekainaren 16an, igandea, egun handi hau. Beste behin, ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’k hiru ardatz izango ditu: kirola, dibertsioa eta elkartasuna.
Goizeko hamaiketatik aurrera jarraitzaileek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Reale Arenako kanpoaldea hainbat gunetan banatuko da, eta jarduera ugari izango dira. Horien artean azpimarratzekoak dira puzgarriak, tailerrak eta ohe elastikoak, besteak beste.
Egunean zehar hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu: Txirri, Mirri eta Txiribitonek barre eginaraziko digute, txotxongiloek txikien begia distiratuko dituzte eta amaiera bikaina izango dugu Go!azen-en emanaldiarekin.
Realaren autobusa ere bisitatu ahal izango da, baita beste hainbat jardueraz gozatu ere, haur eta helduek egun gogoangarri batez gozatzeko aukera izan dezaten.
Dendaren ordutegia
Reale Arenako denda ofiziala 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
Gautenarentzako laguntza
Aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak beste helburu solidario bati eskaini nahi dio egun hau. Aurten Gautena elkarteari lagunduko zaio. Gautena autismoaren nahasmena duten pertsonen familien elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, Gautenak aurkezturiko propossamenekin administrazio publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.
Festarako sarbidea
Egunean espero den jende kopuru handia eta estadioaren ondoko eremu osoan egiten ari diren hobetze-obrak direla eta, Reale Arenara garraio publikoan iristea gomendatzen da.
Esker ona Autocares Aizpuruari eta gainerako laguntzaileei
Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio, gainerako laguntzaileei ahaztu gabe, Autocares Aizpuruak jarduera honen babesle ofizial gisa urtero eskaintzen duen laguntzagatik.