Hemen da berriro Amets Bat. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau 2006an hasi zen eta dagoeneko hemezortzigarren edizioa du.
Ekimenean parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute Reale Arena eta estadioko txoko guztietara bisita egingo dute. Ondoren, Antonio Elorza Belodromoan edo Paco Yoldi Kiroldegian ariketa fisikoa egiteko txanda izango da, bazkaldu ondoren Aquariumera edo Chillida Lekura hurbiltzeko.
Jarduera bihar hasiko da Donostiko Orixe Ikastolako ikasleen bisitarekin.