Ehun bat ume primeran ari dira pasatzen Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Gabonak Realarekin’ ekintzan, 2012 eta 2015 artean jaiotako haurrentzat. Atzo hasi zen lau egun iraungo duen ekintza hau. Futbola, saskibaloia, pilota, atletismoa, hainbat joko… Eta dena gure fundazioak zabaltzen dituen baloreekin batera. Atzo hasiera besterik ez zen izan. Asko dute aurretik gozatzeko. Urtea amaitzeko modu ederra!