Ehun bat ume primeran ari dira pasatzen Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Gabonak Realarekin’ ekintzan, 2010 eta 2014 artean jaiotako haurrentzat. Gaur hasi da bost egun iraungo duen ekintza hau. Futbola, saskibaloia, pilota, atletismoa, hainbat joko… Eta dena gure fundazioak zabaltzen dituen baloreekin batera. Gaur hasiera besterik ez da izan. Asko dute aurretik gozatzeko. Urtea amaitzeko modu ederra!