REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Festarik onena

Vídeo

Reale Arenako kanpoaldeak bere egunik handienetako bat bizi izan du gaur. Goizetik, milaka lagun hurbildu dira ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’ ospatzera bere hamargarren edizioarekin. Gure Fundazioaren festa handia, parte hartzeari, jarduerei eta antolaketari dagokienez, biribila izan da, eta, zalantzarik gabe, arratsalde honetan beste arrakasta borobil batekin itxi da. Familiak, lagunak, txikiak eta helduak... ez da inor falta izan Reale Arenan. Milaka zale txuri-urdin hurbildu dira, familian eta lagunekin, gure estadiora. Guztiak igande bikain bat pasatzeko ideiarekin Realarekin batera.

Goiz-goizetik estadioaren inguruak kolorea hartzen joan dira. Aktibitate desberdinek zale asko jaso dituzte kirolerako, dibertsiorako eta elkartasunerako. 11:00etatik aurrera, zaleek jarduera ugariz gozatu dute. Puzgarriak, tailerrak, herri-kirolak, jolasak, kirol egokituaren gunea Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari esker... denetarik egon da. Txirri, Mirri eta Txiribitoni esker barre algarak ere izan dira txikienen gozamenerako. Picuentos konpainiak ere txontxongiloekin gozarazi die bertaratutakoei eta arratsaldean Go!azen taldearen emanaldiarekin agur esan diogu egunari. Urtero bezala, Aizpuruaren lehen taldearen autobusa, babesle nagusia, bisita gehien jaso dituenetako bat izan da.

Aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak beste helburu solidario bati eskaini nahi izan dio egun hau. Aurten Gautena elkarteari lagundu zaio. Gautena autismoaren nahasmena duten pertsonen familien elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, Gautenak aurkezturiko propossamenekin administrazio publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz. Gautenako postuan parte hartu duten eta txartelak erosi dituzten pertsonen artean zozketa bat egin da eta zenbaki hauek izan dira sarituak: 421 (1. sorta), 369 (2. sorta), 423 (3. sorta), 104 (4. sorta) eta 193 (5. sorta). Sariak Reale Arenako bulegoetan jaso ahal izango dira uztailaren 16ra arte.

Oso egun berezia familia txuri-urdin osoarentzat, luzaroan oroitzapenean geratuko dena. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta hurrengo urtera arte!


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!