REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Festarik onena

Vídeo

Zubietako instalakuntzek egun handia bizi dute gaurkoan. Goizetik, milaka persona hurbildu dira ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’-ren zortzigarren edizioa ospatzera. Gure Fundazioaren festa handia, bai parte-hartzeari dagokionez, baita jarduerei eta antolakuntzari dagokienez ere, borobila izan da, eta, zalantzarik gabe, beste arrakasta handi batekin itxi da gaur arratsaldean. Familia, lagunak, txikiak, helduak… ez da inor falta izan Zubietan. 7.000 zale txuri-urdin gerturatu dira Zubiataraino. Guztiak igande bikain bat pasatzeko ideiarekin Realarekin batera.

Goiz-goizetik instalakuntzak kolorea hartzen joan dira. Aktibitate desberdinek zale asko jaso dituzte kirolerako, dibertsiorako eta elkartasunerako. 9:30etan hasi da eguna Zubietan eta zaleek ekintza ugari egin dituzte. Futbola izan da protagonistetako bat. Aurreko urteetan bezala, neurketa asko jokatu dira. Futbol eskolak, Gipuzkoako Alebinen Eskola txapelketaren finalak, emakumezkoen partidak, gure LaLiga Genuineko taldearen neurketa…

Puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, kirol egokituko gunea (Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari esker), atletismoa, hockeya edo txirrindularitza bezalako beste kirol jarduera batzuk izan dira. Txirri, Mirri eta Txiribitoni esker barre algarak ere izan dira, txikienen gozamenerako, Marcel magoarekin batera eta Go!azen taldearen emanaldiarekin amaiera bikaina emanez. Urtero bezala, Aizpuruaren lehen taldeko autobusa, babesle nagusia, izan da bisita gehien jaso dituenetako bat.

Laguntza Chernobil Elkarteari

Aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste helburu solidario bati eskaini nahi dio. Aurten Txernobylgo (Ukraina) zentral nuklearraren inguruko haurrak udan bertatik atera ahal izateko lan egiten duen Chernobil Elkarteari lagundu zaio, 1996tik lanean ari dena. Eta orain, familia horiek gerratik ihes egiteko eta, hala nahi izanez gero, euskal etxeetan babestuta ingurune seguru batean egoteko ahalegina egiten dute. Chernobil Elkarteak eremu nabarmena izan du Zubietan, baita Gipuzkoa Solidarioak ere.

Chernobil Elkartearen zozketaren zenbaki irabazleak

Arratsaldean sari ugari zozketatu dira aurretik instalazio txuri-urdinetan egun osoan zehar saldu den tiketa erosi duten parte-hartzaileen artean. Tiketen salmentarekin bildutako dirua Chernobil Elkartearentzat izango da. Hauek dira zozketaren zenbaki irabazleak: 2.839 (1. sorta), 0544 (2. sorta), 1.623 (3. sorta), 2.905 (4. sorta) eta 1.071 (5. sorta). Irabazleek Chernobil Elkartearen 670419078 telefono-zenbakira deitu beharko dute. Saria eskatzeko epea uztailaren 12an amaitzen da.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!