Zubieta ilusioz eta dibertimenduz bete da lau egunez, "Aste Santua Realarekin" ekimenari esker. Real Sociedad Fundazioak 2012 eta 2015 artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduera polit honek edizio berri bat itxi du gaur. Asteartetik ehun umek baino gehiagok egun ahaztezinak pasa dituzte Zubietan. Egun hauetan txikienek hainbat kirol eta jolas egin dituzte. Gainera, Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen balioak ikasi ahal izan dituzte. Gainera, gure lehen taldeko jokalariekin egoteko aukera izan dute. Ahaztuko ez duten aste polita izan da zalantzarik gabe. Beste urte batez, arrakasta handiarekin itxi da “Aste Santua Realarekin”. Datorren urtean itxarongo zaituztegu!