GABONAK REALAREKIN

Astelehenean irekiko da izena emateko epea

IZENA EMAN HEMEN (formularioa astelehenean aktibatuko da)

Datorren astelehenean, azaroaren 16an, Real Sociedad Fundazioak antolatutako ‘Gabonak Realarekin’ ekintza arrakastatsuan izena emateko epea zabalduko da. Aurreko edizioetan bezala, txikienek Gabonetako oporretan egun berezi batzuk igarotzeko aukera izango dute ‘Gabonak Realarekin’ programan parte hartuz. 2015 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, biak barne. Aurten, jarduera txanda bakarrean egingo da, abenduaren 28tik 30era, Zubietako kirol instalazioetan. Plazak mugatuak izango dira, eta izen-emateak taldeka egin ahal izango dira (gehienez lau lagun talde bakoitzeko).

Jarduera honi esker, txikienek kirola egin ahal izango dute Zubietako instalazioetan, lagun berriak eginez primeran pasatuko dute eta Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen balioak barneratuko dituzte. Gainera, euren idoloak gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Izen-emateko epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik. Plazen zozketa abenduaren 1ean egingo da, eta izen-ematea Real Sociedad Fundazioaren webgunearen bidez egin beharko da, Ikasi Bizi atalean.

Informazio gehiago hemen: GABONAK REALAREKIN

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!