Astearte honetan irekiko da ‘Gabonak Realarekin’, Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekintza arrakastatsuan izena emateko epea. Aurreko edizioetan bezala, txikienek Gabonetako oporretan egun ahaztezinak igarotzeko aukera izango dute ‘Gabonak Realarekin’ programan parte hartuz, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta, biak barne. Aurten jarduera lau eguneko txanda bakarrean egingo da, abenduaren 26an, 27an, 30ean eta 31n. Plazak mugatuak izango dira eta izen-emateak taldeka egin daitezke (gehienez 4 pertsona talde bakoitzeko).
Jarduera honi esker, txikienek kirola egin ahal izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasatuko dute lagun berriak eginez, Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen balioak irakatsiko zaizkie eta, gainera, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Izena emateko epea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik eta Real Sociedad Fundazioaren webgunean egin beharko da, Ikasi Bizi atalean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin