Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen (aurrerantzean, "REALA", "RSSAD" edo "Kluba") erantzukizunpean tratatzen direla; sozietatearen helbidea: Anoeta pasealekua, 1, 20014 Donostia (Gipuzkoa). Hau da gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: [email protected]
Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
a. Jasotako datuak Klubaren estatus desberdinen harreman digitala kudeatzeko erabiliko dira, REALAk dituen oraingo eta etorkizuneko plataforma digitalen bidez (webgunea, App, etab.) ematen diren prestazioei eta irismenari dagokienez. RSSADekin edozein interakzio digital egiteko “Web zalea” izan beharra dago.
b. Bildutako datuak formulario bakoitzeko datu espezifikoak jasotzeko klausulen barruan aipatutako datuen tratamenduaren berezkoak diren eta erabiltzaileak RSSADrekin duen harreman bakoitzari (adibidez, akziodun, abonatu edo RS FAN, web amateurra, online dendaren erabiltzailea, online ticketing plataformaren erabiltzailea, instalazioko tabernen erabiltzailea, etab.) dagozkion helburuetarako erabiliko dira.
Modu argigarrian eta ez mugatzailean, tratamendu horiek, kasu bakoitzerako, honako hauek izan daitezke, besteak beste: akziodun edo abonatu izateagatik informazioa bidaltzea, online dendaren operatibaren berezko komunikazioak, RS Fan izateagatik komunikazioak, online ticketingaren operatiba, web zalea izateagatik komunikazioak, jardueren logistika eta operatiba, etab.
c. Ekitaldiak antolatuko dira (adibidez, partidak, partiden aurretik eta/edo ondoren animazioa, etab.), baita jarduera instituzionalak eta/edo komertzialak ere, hala nola lehiaketak, zozketak, sari banaketak eta ekitaldiak, etab.
Ekitaldi eta jarduera horietan, RSSADek, antolatzailearen interes legitimoan oinarrituta, argazkiak hartu eta bideoak grabatu ahal izango ditu, Klubaren komunikazio kanal ofizialen bidez promoziorako eta informaziorako edukia sortzeko eta ondoren zabaltzeko.
Ekitaldi eta jardueretara doazen guztiek, antolatzailearen interes legitimoan oinarrituta, baimena ematen diote RSSADi, inolako kontraprestaziorik gabe, beren ahotsak, irudiak eta aurpegiak erabiltzeko bideoetan, argazkietan edo gaur egungo edo etorkizuneko bestelako euskarri batean, baita Klubak zaleekin egin ditzakeen promozio kanpainetan ere.
Irudi horiek, soilik eta esklusiboki, artxibo grafikoen edo bideo grafikoen osaeran erabiliko dira, RSSADen hainbat jardueraren berri emateko eta/edo ezagutarazteko, baita tratamenduaren arduradunen ikus-entzunezko memoriaren parte izateko ere.
Interes legitimoa aurreikus daiteke parte hartzailearentzat, izan ere, ekitaldietan/jardueretan espero daiteke ekitaldiari/jarduerari buruzko irudiak hartzea/zabaltzea, hura grafikoki dokumentatzeko, irudiak hartzean eta zabaltzean neurriz jokatzen saiatuta, pribatutasunean gutxieneko eragina izan dezan. Interes legitimoari dagokionez, RSSADek haztapen azterketa bat egin du, kontuan hartuta interesdunak beti adierazi dezakeela dena delako tratamenduaren aurka dagoela, dagokion Pribatutasun Politikan horretarako emandako informazioan oinarrituta.
RSSADen komunikazio kanal ofizialetan agertzen diren pertsonen bideoak edo irudiak argitaratzeari dagokionez, maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta irudirako eskubidea babesteari buruzkoa, seriotasunez errespetatuz egiten da argitalpen bakoitza.
Nolanahi ere, RSSADen komunikazio kanal ofizialetan irudia eta/edo ahotsa argitaratu zaien pertsonak, bere kabuz edo legezko ordezkariaren bidez, eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, edo irudiaren tratamenduaren aurka egin, edo sartzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak erabili, idatzi bat aurkeztuz edo hasieran adierazitako posta elektronikoko helbidera edo posta helbidera bidaliz, NANaren kopiarekin batera, eta, hala badagokio, argazkiarekin, identifikatzeko ([email protected]).
d. Newsletterrak eta zuretzat interesgarria izan daitekeen informazio komertziala duten jakinarazpenak modu pertsonalizatuan bidaltzea, beren jarduerei (kanpainak, inkestak, antolaltutako ekitaldiak, etab.), produktuei (aplikazioak, web plataformak eta jokoak), lehiaketei, eskaintzei, zozketei eta/edo Klubarenak diren promozioei buruz, edo Klubak bere babesle ofizialekin elkarlanean egindako lehiaketa, eskaintza, zozketa eta/edo promozioei buruz, baita REALZALE Programaren laguntzaileek zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beren produktuen eta hirugarren horien produktuen abantailak eskaintzeko, aurretik zuk berariaz baimenduta, aplikatu beharreko araudia betez. Bidalketa hori posta elektroniko edo SMS bidez, whatsapp bidez edo bat-bateko mezuen beste kanal batzuen bidez egingo da.
RSSADek zure eta datuen tratamenduaren arduradunen arteko bat-bateko komunikaziorako aplikazio bat jartzen badu zure eskura, zurekin komunikazio arinagoa edukitzeko, eskatzen dizugu aplikazioa erantzukizunez erabiltzeko, eta beti bide horretatik datu pertsonalik ez aipatzen saiatzeko (izenak, abizenak, irudiak, etab.) eta tresna hori berez duen erabilerarako erabiltzeko, erabilerarako baldintzak eta terminoak eta aplikatu beharreko araudia errespetatuta (adibidez, Zigor Kodea, biolentziaren aurkako araudia, etab.). RSSADek ez du batere erantzukizunik izango erabiltzaileak tresna behar ez bezala erabiltzeagatik, eta dagozkion ekintzak egin ahal izango ditu bere interesak eta eskubideak defendatzeko eta babesteko.
Helburu horretarako, “REALAk” soilik helbide elektronikoa eta, hala badagokio, erregistroaren inprimakian eman diguzun telefonoa tratatuko ditu.
e. Komunikazio pertsonalizatuak, RSSADen online zerbitzuetan duzun parte hartzearen arabera sortutako profil batean oinarrituta. Aldez aurretik zuk baimena emanda, RSSADek, erabiltzaile bakoitzarekin hurbilenak eta praktikoak izateko asmoz, erabiltzailearen profil komertzial bat sortuko du RSSADen online zerbitzuetan dituen kontsumo, nabigazio eta parte hartzeko ohiturekin, erabaki indibidualizatuetarako laguntza sistema automatizatuak erabiliz, publiko objektiboen profilak definitu ahal izateko, RSSADen jarduera, promozio, produktu edo ekintzen gaineko informazio pertsonalizatua emateko, zure lehentasunetan oinarrituta, eta, horrela, RSSADekin duzun esperientzia eta harremana pertsonalizatuagoa izan dadin.
Helburu hori profil sinpleak sortuz gauzatuko da: REALAk, mezu elektroniko, SMS, whatsapp edo bat-bateko mezuen beste kanal batzuen bidez, “Komunikazio pertsonalizatuak, RSSADen online zerbitzuetan duten parte hartzearen arabera sortutako profil batean oinarrituta” helburuan aipatutako edukiari buruz segmentatutako jakinarazpen komertzialak zuri bidali ahal izateko (adibidez, zure profilean eman duzun adinaren edo bizilekuko probintziaren arabera zuretzat interesgarria izan daitezkeen produktuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaliko dizkizugu).
Aurretik aipatutako informazioa segmentu errazei zuzenduta egongo da (erabiltzaileek beren profilean emandako informazioaren arabera egiten diren erabiltzaile taldeak). REALAk honako hau kontuan hartuta egin ditzakeen segmentuak dira:
· Profilaren xehetasun maila eskasa. REALAk segmentu errazak sor ditzake, hala nola, 25 urtetik gorako emakumeen segmentuak.
· Profil ez oso zehatza. Bereziki, REALAk datu pertsonal hauek erabiliko ditu:
o Bizi den herrialdea.
o Eskualdea edo probintzia.
o Adina.
o Generoa.
o Bizi den hiria.
o Hizkuntza.
o Posta kodea.
· Ondorio positiboak erabiltzailearentzat. REALAk adierazi duzun profilera gehien egokitzen diren jakinarazpen komertzialak bidali ahal izango dizkizu, nahi ez diren komunikazio komertzialak edo oso interesgarriak ez diren edukiei buruzkoak saihesteko.
Nolanahi ere, Klubak profilak lantzeak ez du eragin juridikorik izango edo ez du zugan eragin nabarmenik ere izango.
Zenbat denboran gordeko dira datuak?
Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira datuak. Datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu eta/edo blokeatu egingo ditugu, datuak atxikitzeko eta ezabatzeko jarraitzen dugun politikaren eta indarrean dagoen araudiaren araberako legezko preskripzio epeen arabera.
REALAren edo bere bazkide, laguntzaile eta sustatzaileen jakinarazpenetarako, emandako datuak gorde egingo dira zure datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, helburu horrek irauten duen bitartean, emandako baimena ezeztatu arte edo tratamendua mugatu arte, eta, helburu hori bete ondoren, hortik erator daitezkeen lege ekintzak preskribatzeko epean zehar.
Era berean, REALAk profil erraz eta zehatzak lantzeari dagokionez, profil zehatzak egiteko emandako datuak gorde egingo dira zure datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, helburu horrek irauten duen bitartean, emandako baimena ezeztatu arte edo tratamendua mugatu arte, eta, helburu hori bete ondoren, hortik erator daitezkeen lege ekintzak preskribatzeko epean zehar.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datu pertsonalak beharrezkoak dira zurekin harremana izateko eta zuri gure zerbitzuak eman ahal izateko. Zentzu horretan, laukitxo batzuk jarri ditugu zure informazio pertsonalaren erabilerari buruz argi eta erraz erabakitzeko aukera eduki dezazun. Aurretik aipatutako helbururako lege oinarria da tratamendua beharrezkoa dela eskatutako zerbitzuak gauzatzeko, zeinak Plataformaren lege baldintzen bidez araututa baitaude Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 a), b) eta f) artikuluetan ezarritakoaren ondorioz:
o Dagokion zerbitzuaren baldintzak onartuz ematen duzun baimena, RSSADen inprimakietako datu espezifikoak jasotzeko klausulen barruan, eta erabiltzaileak RSSADekin duen harreman bakoitzari dagozkionak, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1 b) artikuluan xedatutakoaren arabera..
Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea), baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraitzeari kalterik eragin gabe (webgunean nabigatzea, APP-a erabiltzea, etab.).
o Zerbitzu osagarrietarako, hala nola jakinarazpen komertzialak bidaltzeko eta erabiltzailearen profilak sortzeko, jakinarazpen komertzial horiek modu pertsonalizatuan bidaltzeko, ematen duzun berariazko baimena. Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea), baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten RSSADen berezko zerbitzuak ematen jarraitzeari kalterik eragin gabe.
o RSSADek berak antolatutako ekitaldi eta jarduera instituzional eta komertzialetan irudiak hartzeko eta bideoak grabatzeko eta ondoren RSSADen komunikazio kanal ofizialetan informazio eta promozio helburuekin argitaratzeko duen interes legitimoa. RSSADek antolatutako ekitaldi batera joaten den pertsonak berariaz baimenik eman ezin izan badu, RSSADek datu pertsonalak (irudia/ahotsa) tratatzeko duen legitimitatea da RSSADek interes legitimoa izatea ekitaldi eta jarduera instituzional eta sustapenezkoetan irudiak hartzeko eta bideoak grabatzeko eta ondoren RSSADen komunikazio kanal ofizialetan argitaratzeko, informazio eta sustapen helburuekin. Jarduera promozionaletan (REALAREN plataforma digitaletako argazkiak edo bideoak) parte hartu nahi ez baduzu, berariaz jakinarazi behar duzu harremanetarako emandako kanaletan ([email protected]).
Ematen diguzun informazioa egiazkoa izan beharko da zerbitzuak modu koherente eta eraginkorrean eman ahal izateko. Gainera, interesgarria izango litzateke ematen diguzun informazioa une oro eguneratzea, zerbitzuak behar bezala ematea hondatu dezaketen akatsak edo nahasketak saihesteko.
Zein da zure datuen jatorria?
Webgunearen erabiltzaileen kudeaketaren barruan tratatutako datuak kasuan kasuko prestazioa garatzeko funtsezkoak eta beharrezkoak diren harremanetarako datuetara mugatzen dira ,eta bezeroak/titularrak zuzenean ematen ditu RSSADen cookie politiken onarpenaren esparruan, non erabiltzaileen datuak automatikoki ematen diren gure webgunea bisitatzean: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).
Interesdunak berak erregistroaren formularioen bidez zuzenean emandako datuei dagokienez (posta elektronikoa eta nahiago den hizkuntza, nahitaezko datu gisa eskatuak, eta identifikazio eta harremanetarako aukerako datuak, hala nola izena, abizenak, jaiotze data, generoa, herrialdea, probintzia, hiria, posta kodearen helbidea eta telefonoa).
Horrez gain, RSSADek erabiltzaileen datuak automatikoki lortu ahal izango ditu gure webgunea bisitatzen dutenean, aurrez RSSADen cookie politika onartuta: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.), baita KLUBAren eta bere edozein online plataformaren webgunea erabiltzetik edo horretan jardutetik eratorritako beste datu batzuk ere (adibidez, erregistratutako erabiltzailearen IDa; gailuaren IDa; sistema eragilea; gailuaren modeloa eta telemetria erregistratuta geratuko dira, halaber, eduki jakin batean klik egitean edo horretan aktibo ematen duzun denboran) edo, kasua bada, posta elektroniko bidez bidaltzen dizkizugun jakinarazpenekin zurekin ditugun interakzioak (adibidez, jakinarazpen baten edukian klik egitean).
Hamalau (14) urtetik beherako adingabe batek bere datuak eman nahi badizkigu, legezko ordezkarien (aita, ama, tutorea, etab.) baimenarekin eta onarpenarekin baino ezin da erregistratu. Hamalau (14) urtetik beherakoen legezko ordezkariek saihestu beharko dute beren ardurapean dauden adingabeak webguneetara, aplikazioetara edo gainerako plataformetara sartzea eta datu pertsonalak ematea euren baimenik gabe eta baimen hori aurkeztu gabe. RSSADek ez du erantzukizunik izango horri dagokionez.
RSSADek hamalau (14) urte baino gutxiagoko norbait aginduzko baimenik gabe erregistratu dela detektatzen badu, baimena duela egiaztatzen duen dokumentua bidaltzeko eskatu ahal izango zaio haren legezko ordezkariari. Bestela, kasuan kasuko erabiltzaileari baja emango zaio.
14 urtetik beherako baten legezko ordezkariek jakingo balute adingabearen tratamenduak euren baimenik gabe tratatu direla, RSSADekin harremanetan jarri eta dagozkien eskubideak erabili ahal izango dituzte, helbide honetara idatziz: [email protected].
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Jasotako datu pertsonalen hartzaileak izango dira aipatu harpidetza gauzatzeko Klubari zerbitzua ematen diotenak; zerbitzuak egiteko kontratu bat dago horretarako, Tratamenduaren Eragilearen kontratu bat, eta konfidentzialtasun kontratu bat, eta erakunde ofizialek ere esku hartzen dute, euren eskumenak betez, klubak esku hartzeko eskatzen badie.
Zerrenda moduan baina horretara mugatu gabe, hauek dira datuen hartzaile eta REALAri zerbitzuak ematen dizkietenak edo edo harekin batera tratamenduaren ardura dutenak:
· Microsoft, ‘hodeian konputatzeko’ zerbitzuetarako, hala nola Business Inteligence, EBko lurraldearen barnean kontratuetan ezarritako pribatutasun bermeei lotuta.
· Trackglobe, plataforma digitalen bidez erregistratutako erabiltzaileen datuak kudeatzeko zerbitzuetarako.
· Sare sozialak, hala nola Meta, X, TikTok, etab. Datu horien EBtik kanpoko tratamendua, gehienetan, EU-US Privacy Shield (informazioa hemen: https://www.privacyshield.gov/welcome) hitzarmenaren babesari edo interesdunaren baimen zehatzari lotutako berme egokien menpe egiten da.
Aipatutako kasuak alde batera utzita, zure informazio pertsonala beste erakunde batzuei jakinarazi behar badiegu, aldez aurretik baimena eskatuko dizugu erabakia hartzea ahalbidetuko dizuten aukera argien bidez.
Zein dira zure eskubideak datuak ematean?
- Sartzeko eskubidea: REAL SOCIEDADek zure datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko eskubidea duzu, baita datu horiek eskuratzeko ere.
- Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak aldatzeko edo zuzentzeko eskatu ahal izango duzu.
- Ezabatzeko eskubidea: zure datu pertsonalak ezabatzea eskatu ahal izango duzu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko dira.
- Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu zehazten duzun helbururako. REAL SOCIEDADek datuen tratamendua etengo du, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean.
- Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea: tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea duzu, profilak egitea barne, baldin eta ondorio juridikoak edo antzeko eragin nabarmena izan badezake zuretzat.
- Eramangarritasun eskubidea: baimenduta badago, zure datuen eramangarritasunerako eskubidea baliatu ahal izango duzu, formatu egituratu batean, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu batean, eta datuak tratamenduaren beste arduradun bati helarazi ahal izango dizkiozu.
Hona hemen REALak zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen kontakturako bideak:
· E-maila hona: [email protected]
· Posta bidez edo REAL SOCIEDAD DE FUTBOL SADen bulegoetan bertaratuz. Sozietatearen helbidea: Anoeta pasealekua, 1, PK: 20014 Donostia (Gipuzkoa).
Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak tratatzeari aurka egiteko, informazio propioa, hirugarrenen informazioa edo publizitatea jasotzeko denean; horretarako, nahikoa izango da eskaera sinple bat egitea, ezarritako bitartekoen bidez, kasu zehatza eta eragozpenak adierazita. Komunikazio elektronikoen kasuan, mezuaren barruan bertan baliabideak jarriko dira, modu errazean informazioa eta publizitatea bitarteko elektroniko horretara bidaltzearen aurka egin ahal izateko.
Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak tratatzearen aurka egiteko, hirugarrenei jakinarazteko denean; bai eta informazioa edo publizitatea jasotzeari edo bere datuak erabaki sistema automatizatuetan erabiltzeari aurka egiteko ere. Horretarako, nahikoa izango da eskaera sinple bat egitea, ezarritako bitartekoen bidez, kasu zehatza eta eragozpenak adierazita.
Eskubideak baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.
REAL SOCIEDADi emandako datuen kopia elektronikoa lortu nahi baduzu, REAL SOCIEDADek erantsitako fitxategi bat bidali ahal izango du zure helbide elektronikora, non zure datuak jasoko diren, formatu normalizatu batean.
REAL SOCIEDADek ahal duen guztia egingo du zure datuak beti eguneratuta egon daitezen. Hala ere, datuen zuzentasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bitartekoen bidez, aldaketa egiteko.
Zure eskubideei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo agintari eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) webgunean kontsulta dezakezu, helbide honetan: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.
Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak
REAL SOCIEDADek beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, datuen tratamenduaren arrisku mailaren eta horrek pertsonen eskubideetan duen eraginaren araberakoak, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko, aplikatu beharreko legeriak unean-unean eskatzen duenari jarraituz.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egun Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku sartzeetatik salbu. Esku sartze horiek ez dira REAL SOCIEDADen erantzukizunpekoak; izan ere, erakundeak Legeak zehazten duen bezala jokatzen du datuen babeserako jardunean.