LEICESTER CITY – REAL SOCIEDAD (ASTEAZKENA, 20:00 GIPUZKOAKO ORDUA)

Bigarren jardunaldirako prest

Talde txuri-urdinak bihar jokatuko du U21 Premier League International Cup txapelketako bigarren partida, Leicester City taldeari bisita eginez, Gipuzkoako 20:00etik aurrera.

Lehiaketa hau 21 urtez azpiko jokalarientzat da eta gipuzkoarrek Sanse, Real C eta gazteen arteko nahasketa batekin jokatuko dute. Biharkoan Mikel Labakak zuzenduko du taldea.

Txuri-urdinak gaur abiatuko dira Ingalaterrarantz, deialdi honekin: Olasagasti, Garro, Larrañaga, Alberro, De Orue, Oleaga, Fernández, Eceizabarrena, Soroeta, Telletxea, Mehemeti, Pérez, Pereira, Lozano, Calderón, Elkano, Letamendia, Osazuwa.

Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da ondorengo estekan: ZUZENEAN.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!