Ikasi Bizi

Aste Santua Realarekin

Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazioak gazteei bideratutako ekintzetan errespetua, talde lana, autonomia eta erantzukizuna bezalako balioak irakasten dizkiete.

Gizartean futbolak duen garrantzia nabarmena da, baina gure campus guztietan bestelako kirolei ere merezi duten tokia ematen diegu. Kirol horiek izanik: saskibaloia, hockeya, pilota, eskubaloia eta atletismoa besteak beste. Kirola egitearen onurak anitzak dira, hori baita Real Sociedad Fundazioaren helburua; gazteen artean beraien egunerokotasunean kirola egiteak dakartzan onurak azpimarratzea. Jarduera hauek aurrera eramateko, Landaberri Ikastolako eremua ere erabiltzen dugu.

Esperientzia ahalik eta egokiena eskaintzeko, bai kirol arloan bai pedagogikoan, gaituak diren eta esperientzia duten pertsonekin egiten dugu lan.

  • 2012 eta 2015 artean jaiotako neska-mutilak, biak barne.
  • Plaza mugatuak. Hauek notario aurrean esleituko dira zozketa baten bitartez.
  • Izen-emateak taldean egin ahal izango dira (gehienez 4 pertsona talde bakoitzeko).
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
  • Kategoria mistoak.
  • Adinaren arabera osatutako taldeak.
  • Atezainentzako talde espezifikoa.
  • RS Metodologia.
  • Multikirola.
  • Tituludun eta esperientzia handiko entrenatzaile eta begiraleak.
  • Autobusa Reale Arenatik Zubietara zuzenean (joan-etorri).
  • Neska-mutilek beraien kirol-arropa eraman beharko dute (Realekoa izanez gero, askoz hobe).
  • Izen-emate epea: martxoaren 1etik 10era, biak barne.
  • Campusean parte hartuko dutenen hautaketa zozketa bidez egingo da, izen-emandakoen artean. Zozketa hau martxoaren 12an egingo da notario aurrean.
  • Txanda bakarra: 2024ko apirilaren 2tik 5era, biak barne.

Realeko bazkideak, RS Fanak, edota gure ekintzetan errepikatzaileak diren neska-mutilak

  • 1 Txanda: 80€ pertsonako.

Gainerakoak

  • 1 Txanda: 95€ perstonako.

Deskontua: 2. eta 3. anai-arreben kasuan, %25eko deskontua izango du bakoitzak.

Oparia: Lehenengo egunean neska-mutil guztiek Realaren opari batzuk jasoko dituzte.

Oharra: Parte-hartzaileen hautaketarako egingo den zozketaren emaitza, izen-emate formularioan adierazitako posta elektronikora helaraziko zaizue.

  • Zubieta XXI instalazioetan
  • Ikastola Landaberri (Zubieta ondoan)
  • Entrenatzeko arropa (kamiseta, galtza eta galtzerdiak, Realeko izanez gero, askoz hobe).
  • Xira.
  • Multitako botak edo entrenatzeko zapatilak.
  • Aldatzeko arropa.
  • Eskuoihala.
  • Hamaiketakoa (sandwicha, fruta, jogurta, actimela, zukua...).

Oharra: Ume bakoitzak egunero bere poltsa prestatzea gomendatzen da (erantzunkizuna).

  • Autobus aukera: 8:45 Irteera Reale Arenatik.
    Autobusik gabeko aukera: 8:30-9:00 Parte-hartzaileen harrera (Zubietako Z-7 aparkalekua).

  • 9:00-9:15 Eguneko plana azaldu eta zelaira joan.

  • 9:15-10:00 Beroketa (Jolasak eta koordinazio, arintasun eta trebetasun zirkuituak).

  • 10:00-11:15 Beste kirolak (Atletismo jolasak, herri kirolak, esku pelota, askotariko jolas dibertigarriak).

  • 11:15-11:45 Hamaiketako.

  • 11:45-13:30 Futbola (Banakako teknika hobetzeko ariketak “baloia-eramatea, pasea, driblina,…", doitasun-jolasak, amaiera-ariketak,...).

  • 13:30-13:45 Material bilketa.

  • Autobus aukera: 13:45 Irteera Zubietatik.
    Autobusik gabeko aukera: 13:45-14:00 Parte-hartzaileen jasoera (Zubietako Z-7 aparkalekua).