OROITZAPEN TAILERRAK

Programa honetan erabiltzaileen gaitasun kognitiboa indartu nahi da, gure beteranoekin partekatutako oroitzapenei esker.

Realaren bidez partekatutako bizipenak dira tailer hauetan erabiltzen diren tresnak. Jokalari ohiekin batera partekatutako oroitzapenek emozioz eta gertutasunez betetako espazioak sortzen dituzte. Espazio horietan, memoria eta sormena ere indartzen dira, sozializazioa sustatzen da eta, batez ere, ongizatea bultzatzen da.