;
Zaintza egoitzatan edota ospitaleetan dauden pertsonei zuzendutako errealitate birtualeko programa.
Zaharren egoitzetan bizi diren adinekoak edo ospitalean denboraldi luzeak igaro behar dituzten haurrak estimulatzeko asmoz, Anoetako partida egun bat errealitate birtualaren bidez bizitzeko aukera sortu dugu.
Modu honetan, partidako giroa ezagutuko dute, jokalariak agurtuko dituzte, beroketan egongo dira, golekin dardar egingo dute,...