;
Gure ikasleen garapenerako eta hazkunderako, elkarbitzarako tresnak eskaintzen dizkien hezkuntza-programa.
Programa honetan, alor ezberdinetako adituekin lankidetzan, ikastetxeetan trebetasun sozialak lantzeko material pedagogikoa sortu dugu. Lanketa hau autonomia, arazoen ebazpena, enpatia edo ekintzailetza bezalako konpetentzien garapenaren bitartez lortzen da.
Sortutako materiala Txurdin eta bere lagunen bizipenetan oinarritzen da eta konpententzia bakoitzari buruz hausnartzeko aukera ematen du. Jarduera hauek konpetentzia bakoitzarekin erlazionatutako joku kolaboratiboekin osatzen dugu.