;
Anoetan eskuragarri dagoen audiodeskribapen-sistema, ikusmen urritasuna duten pertsonek Realaren partidak gainerako zaleek bezala gozatzeko aukera izan dezaten.
Narrazioetara konektatzen den aplikazio baten bidez funtzionatzen duen sistema honi esker, ikusmen urritasuna duten jarraitzaileek partidetan murgildu eta futbola modu hurbilagoan bizitzeko aukera dute. Zelaitik bertatik, gertatzen ari denarekin hunkituz.
Sistema honek zelaian gertatzen denaren narrazio zehatza eskaintzen du, atzerapenik gabe. Modu honetan erabiltzaileek jokaldi bakoitza, aulkian gertatzen den erreakzio bakoitza edo harmailetan ere gertatzen dena jarraitzeko aukera dute, une oro.