EMAKUME ENTRENATZAILEAK

Futbolaren munduan emakumeen presentzia eta indarra sendotzeko programa.

Futbolak arlo teknikoan duen genero-arrakalaz jabetuta, klubak urteak daramatza lanean arrakala hori arintzeko eta emakumearen presentzia areagotzeko.

Horretarako, sektorean erreferente diren emakumeen arteko sare baten sorrera bultzatzen ari da kluba. Orain arte hainbat jarduera egin dira: sentsibilizazio-kanpainak, formakuntzak eta hitzaldiak, besteak beste.

Ekimen nabarmenetako bat emakumeentzat zuzendutako UEFA B entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroa izan da, Gipuzkoako Federazioaren lankidetzarekin garatua. Formazio honek ez du soilik ezagutza teknikoa eskaintzen; baizik eta emakumeentzako, ingurune historikoki maskulinizatu batean, espazio propioak sortzen ditu esperientzia aberasten dutenak eta, batez ere, ahalduntzea eta elkarren arteko sareak eraikitzea sustatzen dutenak, .