ELKARRI ON

Urtero maiatzaren 1ean Zubietan antolatzen den txapelketa inklusiboa.

Elkarri ON torneoaren helburua hesiak apurtzea, esperientziak elkarbanatzea eta futbolaz inklusiotik gozatzea da.

Parte hartzen duten taldeak ATZEGIko futbol-taldeetako, Realaren harrobiko eta hitzartuetako klubetako jokalariak nahastuz sortzen dira.

Harmailetan eta zelaian sortzen den giroak, jokalarien ilusioarekin batera, denboraldiko egun berezienetako bat bihurtzen dute.

Jardunaldiari amaiera emateko Realeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako jokalariek, Jokin Aperribay presidentearekin batera, ematen dituzte garaikurrak.

POSIBLE EGITEN DUTE