BIZIKLETAZ ADINIK EZ

Mugikortasun murriztua duten pertsonei beraien udalerrietako txokorik berezienak berriz ere bisitatzeko aukera ematen diegu.

Programa honen bidez, mugikortasun murriztua duten pertsonei beren udalerrietatik paseo bat emateko aukera eskaintzen zaie.

Pertsona horiek hazten ikusi dituzten txokoetara, kasu batzuetan ezkontzen edo seme-alabekin jolasten ikusi dituzten tokietara hurbiltzeko erabiltzen ditugun trizikloak ditugu. Txoko horiek konexio bereziak sortzen dituzte euren oroitzapenekin, emozioekin,... Azken finean, paseo hauen bitartez, estimulatu egiten dira, aktibatu egiten dira eta oroitzapen bereziak, istorio berriak eta elkarrizketa berriak sortzen zaizkie.