BIZIKI

Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen osasun mentala hobetzeko proiektua.

Astean behin, AGIFES, ARRATS eta EMAUS Gizarte Fundazioa elkarteetako kideekin entrenamendu bat egiten dugu. Kirola egiteak egoera fisikoa hobetzen du, eta horrek estresa, antsietatea eta beste arazo batzuk izateko aukera murrizten du. Gizarte-trebetasunak bultzatzen ditu, adimen emozionala estimulatzen du, ohitura osasungarriak sustatzen ditu...

Programa honen helburua, pertsona hauen sozializazioa eta euren bizi-kalitatea hobetzea da.