ZABALDU BEGIAK ETA BIZI AMETSAK

Nerabezaroan, batez ere nesken artean, kirola uztea saihestu nahi duen ekimena.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara joaten gara bi kirolarirekin. Hauek beren ibilbide pertsonala partekatzen dute, eta beren bizipenetatik azaltzen dute kirolak beren bizitzetan izan duen eragina.

Kirolaren balioak gogoratuz, emakumezko erreferenteen eta ezbeharrak gainditu dituztenen protagonismo bereziarekin, hitzaldi eta jarduera praktikoen bidez, ikasleek kirola egiten jarraituko dutela ziurtatu nahi dugu.