TXIKIZIKLO

Itxaspeko Txikizikloa programaren helburua ozeanoen kontserbazioa eta haurrek itsasoa inguratzen duen guztiari buruz duten pertzepzioa sustatzea da. Esperientzia ezberdin bat eskeiniz gaztetxoek itsasoarekiko eta ingurumenarekiko ezagutza eta errespetua indartzen dute.

Horretarako, Gipuzkoako herri ezberdinetako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 10 eta 12 urte bitarteko ikasleek itsas mundua hurbiletik ezagutzeko jarduerak egiten dituzte, aurretik landu dituzten unitate didaktikoekin.

Gure Itsaspeko sailaren eskutik, itsasoarekin, bere edertasunarekin eta egungo egoera zailarekin zerikusia duten hainbat film laburren proiekzioak barne hartzen dituzten saioak prestatzen dira. Horrez gain, klima-aldaketaren arazoari eta, batez ere, egoera larri hori konpondu ahal izateko eskuartean ditugun konponbideei buruzko hitzaldi bat ere izango da.

Donostiaren kasuan harremana ikastetxeekin da zuzenean eta emanaldiak Aquarium-ean dira, eta bertan, emanaldiez gain, museoa bisitatzen dute.